XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Frantziko Matxinadaren eta Kartesianismoaren razionalismoarekin uztartu, ezin zitekean Erdi-Aroko anakronismoa.
Beste nunbaiten esan dudan bezala
Horregatik, Ideia berrien kontra zeudenak (eta gero karlista deitu zirenak) altxa ziren Fueroen alde, nahiz-ta Fuero-lege haiek absolutismoaren kontrakoak izan.
Horrela bada, karlisten hirukote nagusia Fueroek, Monarki zaharrak eta Erlijioak osatzen zuten.
Hunek esplikatzen bide-du euskaldun gehienak karlismoaren alde burrukatzea ere.
Fueroen arazo huntan funtsezkoa izan zen 1820-tik 1823-ra bitartean liberalek urratutako bidea.
Lehenengo karlista-gerla lehertu aitzin eusko-liberalen barnean aldaketa nabarmen bat lantzen da.
Gipuzkoari so bi talde bereizi ditzakegu: Donostiako liberalak, batetik; eta probintzikoak, bestetik.
Donostiako liberalak, komerzio-interesak medio, Fueroen etsai izan ziren beti.
Probintzikoak ere hala izan ziren 1823-ra arte; gero erabat Fuero-zale bihurtu ziren.
Donostiakoak liberal aurrerakoien tartean zeuden.
Besteak, berriz, erdi-liberaletan.
Azkeneko hauek zabalduriko
Hala ere, ez haiek ta ez hauek ez zuten Fueroen mamia ikusten asmatu.
Fuero-zaleentzat, nahiz karlista nahiz erdi-liberalentzat, lege ukitu-ezina bilakatu ziren Fueroak.
Fueroak, edozein kinkatara jartzen diren zer biziak izanik, gauza hil eta itxi bihurtzen dira.
Frantziko Matxinadak planteaturiko arazo berri batzuentzat zahar eta mami-gabeko gertatzen ziren legeei eutsi nahi zien jotake.
Agirian zegoen egon gure munizipioen berritu-beharra.
Agirian zegoen agirian, baita ere, Justizi-administrazioaren eraberritu-beharra.
Eta abar....
Fueroen tasun funtsezkoen bat ahaztu zuten hauek inolaz ere: Fueroak konstituzio politiko; ideki, zabal, zirela Inglaterrako Konstituzioaren araura.
Hiru Probintzietako Junta Nagusiak araudi-Junta ziren, Deretxo modernoan hitz hunek duen zentzura, hots: nahi zutenean alda zezazketen Fueroak hortarako Fuero hauek jartzen zituzten baldintzak bete ezkero.
Eta horrela Gipuzkoako Fueroetan, aldaketa eskatzen zuen Junta Nagusiak ezin zezakean aldaketa hori ontzat eman, baizik eta prexixo zen urrengo Juntak onhartzea.
Deretxoan, ez ziren Fueroak Euskal Herriko usadio ta ohitura baizik, Lege bihurtutako usadio ta ohitura.